UAGA - Unión Agroganadera de Álava

Logotipo UAGA
Enplegatze-agentzia zbk. 16/2011/0006
Facebook Twitter
Plaza Simón Bolivar, 14 baxu / 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono: 945 260 533 / Fax: 945 277 040

.

BERRIAK

Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformaren aurka manifestazioa deitu du EHNEk Iruñean

Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformaren aurka manifestazioa deitu du EHNEk Iruñean

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetan izandako murrizketak eta datorren Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformak planteatzen dituen hainbat neurrik, baserriak ateak itxitzera daramatza. Baserritarren desagertzeak ondorio larriak dakartza ingurugiro, landa garapen, paisaia eta lurraldeen kohesioan. Baserriek beren jarduna bertan behera uzteak kalitatezko eta bertako elikagaien ekoizpena galtzea dakar, honek gizartearen elikaduran duen eraginarekin. Horregatik guztiagatik, EHNEk bidezko Nekazaritza Politika Bateratu bat aldarrikatzeko manifestazioa deitu du, “Por una Política Agraria justa. Bidezko Nekazaritza Politika baten alde”.
 
 
NPB
 
Nekazaritza Politika Bateratuaren azken erreformek sektoreak bizi duen egiturazko krisialdira eraman dute. 2014ean indarrean sartuko den NPB-k sektorea suntsitzen ari diren akatsak sakontzen ditu: ez ditu merkatuak arautzen, ez ditu ekoizpen kostuak betetzen dituzten prezioak bultzatzen, ekoizpenak liberalizatzen ditu eta espekulazioaren eta merkatu handien mesedetan dihardu.
 
Merkatuen liberalizazioa mehatsu larria da hainbat ekoizpen estrategikorentzako, esne ekoizpena, bestelako abeltzain sektoreak, erremolatxa, zereala, nekazal sektoreak, patata, ardoa etab. kaltetzen ditu. Liberalizazioak eraginda elikagaien ekoizpena, ekoiztea gurean baino merkeagoa den Europako zonaldetan garatuko da. Hala, bertako ekoizpena galduko da eta elikagaiak lortzeko kanpoko herrialdeetako menpekotasuna izango da, elikadura segurtasuna arrisku larrian jarriz, epe laburrean oinarrizko diren elikagaien prezioak igotzeko arriskuarekin eta elikadura krisi bat sortzea ahalbidetuz.
 
Merkatuak arautzeko neurri gabeziak baserritarrak beraien produktuengatik prezio oso baxuak jasotzea bultzatu du. Elikagai katean, ekoizleak ez du indarrik prezioak negoziatzerako orduan eta bien bitartean banatzaile handiek beraien arauak ezartzen dituzte inolako oztoporik gabe, espekulatuz eta nekazari edo abeltzaina eta kontsumitzailea erabat kaltetuz.
 
Beste Nekazaritza Politika Bateratu baten alde
 
EHNEk elikadura burujabetzarantz doan Nekazaritza eta Politika Bateratua aldarrikatu du. Herri bakoitzak bere elikadura segurtasuna mantentzeko eta bertako ekoizpena mantendu ahal izateko bere erabaki propioak hartzeko eskubidea izan behar du. Herri batek ezin du beste batekiko menpekotasuna izan elikadura burujabetza lortzeko.
EHNEK gizartearentzako elikagaiak ekoitzi, bertako elikagaiak bultzatu, gertukoak eta ekoizpen kostuak betetzen dituzten prezioak bermatzen dituen nekazaritza politika bateratua aldarrikatu du. Horregatik, beharrezkoak dira merkatuak erregulatuko dituzten arauak, elikadura katean gardentasuna eta nekazaritza eta abeltzaintza oinarri dituen landa garapena.
 
 
Aurrekontuetan aizkorakada
 
Bertako erakundeen ekintzek zein sektoreara bideratzen dituzten aurrekontuek nekazari eta abeltzainen lanak aurrera jarraitzea zaildu egiten dute. Adibide moduan, Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu du, bertan Landa Garapen eta Ingurugiro sailean %20,8ko murrizketa eazarri du. 2008tik hona departamentuaren aurrekontua %55 murriztu da.
 
EHNEk uko egin dio Nafarroako Gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurreproiektuari eta zuzenketak aurkeztu ditu legebiltzarreko alderdi politikoen bitartez. EHNEk aizkorakadaz aizkorakada sektorearentzako estrategikoak diren laguntzak bertan behera geratzen ari direla salatu du, baserriek zuzenean jasotzen dituzten laguntzak kenduz. Bien bitartean, erakundeek Nafarroako Ubidea edo AHTa bezalako proiektuetarako sekulako dirutzak bideratzen dituzte beste askori platera hutsik utziz. 
 
 
Mugi zaitez, zuk ere asko daukazu galtzeko
 
Nekazaritza Politika Bateratuak sortu zeneko irizpidea, gizartea elikatzeko elikagaiak sortzea, bertan behera utzi du. Beste alde batetik, aurrekontuetan izaten ari diren murrizketak eta laguntza estrategikoak kentzeak sektorearen egoera larriagotzen dute. Sektoreak aurrera jarraitzea arriskuan dago eta horren ondorioz, elikagaien ekoizpena, lurraldeen arteko kohesioa, pasaia edota ingurugiroa ere kaltetzen dira, izan ere baserritarrak mantentzen dituzte herriak bizirik eta eurak dira ingurugiroa zaintzen dutenak.
 
Baserritarrek gizartea elikatzeko elikagaiak ekoiztu nahi dituzte, baina nekazaritza politikek ez diete uzten. Egiten duten lanarengatik bizi nahi dute, modu duin batean. Horregatik, guztiagatik, EHNEk sektorearentzako eta gizartearentzako bidezkoa den Nekazaritza Politika Bateratua aldarrikatzen du.

AÑADIR COMENTARIO

 
 

Los campos marcados con * son obligatorios.

Ayudas y Subvenciones

No existe ninguna actividad disponible.

Cursos de formación
Revista Ardatza Revista Uagalur
Logotipo Ehne

Plaza Simón Bolivar, 14 baxu
01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono: 945 260 533
Fax: 945 277 040

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.