UAGA - Unión Agroganadera de Álava

Logotipo UAGA Logotipo Ehne
Enplegatze-agentzia zbk. 16/2011/0006
Facebook Twitter Flickr You Tube
Plaza Simón Bolivar, 14 baxu / 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono: 945 260 533 / Fax: 945 277 040

.

BERRIAK

Latxa Esnea Kooperatiba jaio da, ardi latxa duten ustiategien zerbitzura dagoen lantresna

Goine SC eta Dorre Gaztandegia, Latxa Esnea Kooperatibarekin kontratuak sinatu dituzten lehendabiziko gaztandegiak

Latxa Esnea Kooperatiba jaio da, ardi latxa duten ustiategien zerbitzura dagoen lantresna

Euskal Herriko hogeitamar bat artzainek beraien indarrak batu dituzte ardi latxarekin lan egiten duen artzaien lehendabiziko kooperatiba sortzeko. Kooperatiba honek latxa ardien esnea amankomunean saltzea du helburu, ekoizle eta gaztandegien artean oreka bat lortuz.
Hilabeteetan lanean jardun ostean, iritsi dira lehendabiziko fruituak. Horien artean, esanguratsuenak Asteasuko (Gipuzkoa) Goine SC eta Basaburuako (Nafarroa) Dorrea Gaztandegiarekin sinatutako esne kontratuak. Kontratu hauek, baldintza batzuk zehazteko aukera eman digute, bai prezioa eta baita ordainketarako epeak zehaztuz ere. Hau erabat berria da sektorean, izan ere artzainak ziurgabetasunean oinarritutako baldintzetan lan egitera ohituak daude.
Kooperatiba honen sorrera, ardi esne sailak aurreko urtetako kanpainetan bizi izan duen egoera
zailaren baitan kokatu behar da. Latxa artaldeak dituzten artzainek esnea biltzerakoan arazoak izan dituzte eta baita ekoizpen kostuak kubritzen ez dituzten prezioak jaso ere. Gainera geroz eta
betebehar gehiago datos sektorera, Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma, esnetako
kontratuen derrigorrezkotasuna eta Q letraren ezartzea (esnearen trazabilitatean kalitatezko
kontrolak). Kooperatibaren helburu nagusienetariko bat esnea amankomunean saltzea da,
gaztandegiei kalitatezko esnea eta kantitate finko bat eskainiz, baina, kooperatibak ez du baztertzen esnearekin bestelako produktuak sortzeko aukera. Era berean, artaldetik eratorritako bestelako produktuen salmenta bateratua bultzatuko du Latxa Esneak eta kooperatibako kide direnen eguneroko lanerako beharrezkoak diren tresnen erosketa bateratua ere bultzatuko da. Helburu guzti hauek jarraituz ustiategien bideragarritasuna hobetzek asmoz.
Kooperatiba jaiotzerako garaian ezinbestekoa izan da sektorearekin lotutako erakunde zein elkarteek emaniko babesa: nekazaritza sindikatu, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi, Idiazabal Jatorri Izendapena, Artzai Gazta, Lursail, Confelac, Landa Garapenerako Elkarteak eta Euskadiko Nekazari- Elikagaien Kooperatiben Federazioa. Elkarrekin eta elkarlanean hasitako lana da eta Latxa Esneako bazkideek beraienganako esker ona adierazi nahi dute. Esker ona baita ere, Goine SC eta Dorrea Gaztandegiak emaniko konfiantzarengatik, eta legez indarrean sartu aurretik (urriaren 3an izango da), kooperatibarekin esne kontratuak sinatzeagatik.
Latxa Esneak azkenik artzain guztiak gonbidatu nahi ditu bakarkako jarduna utzi eta elkarlanean eta elkarrekin sektore honetan lanean aritzera.

AÑADIR COMENTARIO

 
 

Los campos marcados con * son obligatorios.

Ayudas y Subvenciones

No existe ninguna actividad disponible.

Cursos de formación
Revista Ardatza Revista Uagalur

Plaza Simón Bolivar, 14 baxu
01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono: 945 260 533
Fax: 945 277 040

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.