UAGA - Unión Agroganadera de Álava

Logotipo UAGA Logotipo Ehne
Enplegatze-agentzia zbk. 16/2011/0006
Facebook Twitter Flickr You Tube
Plaza Simón Bolivar, 14 baxu / 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono: 945 260 533 / Fax: 945 277 040

.

BERRIAK

UAGAk Batxilergoko ikasleekin egindako esperientzia pilotua arrakastatsua izan da

Gasteizeko Miguel de Unamuno Institutuko ikasleek gazta egiten duen Olaetako ustiategi bat ezagutu dute

UAGAk Batxilergoko ikasleekin egindako esperientzia pilotua arrakastatsua izan da

UAGAk datozen belaunaldiei Arabako landa inguruneko bizitza ezagutarazteko ekintzak hasi berri ditu. Ekintza berritzaile honetan parte hartu dute Gasteizeko Miguel de Unamuno institutuko batxilergoko 50 bat ikaslek. Duela lau urtetik hona sindikatuak lehen hezkuntzako eta haur hezkuntzako ikasleekin egin izan ditu bisitak. Institutuetako ikasleekin hasi diren bisitak ere proiektu berean kokatzen dira.
Orain bitartean UAGAk lehen hezkuntzako eta haur hezkuntzako ikasleekin burutu ditu bisitak, haurrak lehen sektorearekin eta elikadura osasungarriarekin harremanetan jartzeko asmoz. Orain, sindikatuak batxilergoko eta bigarren hezkuntzako ikasleengana iritsi nahi du herrietan ematen den bizimodua ikasleei bertatik bertara erakusteko.
Miguel de Unamuno institutuko ikasleek Felix eta Martin Ajuriak Olaetan duten ustiategia ezagutzeko aukera izan dute aste honetan. Bertan, ikasleek bertatik bertara ezagutu dute ardi esne latxarekin egiten den prozesu guztia: ardiak jaistetik hasi eta gazta egiteraino. Ekintza gazta mota ezberdinen dastaketarekin amaitu zen. Ekintza honekin ikasleek jasotako mezua garbia izan da, bertako produktuak bertako nekazari eta abeltzainei zuzenean erostearen garrantzia, modu honetara bertako ekonomia bultzatzen baita, kalitatezko produktua bermatu eta bertako ingurugiroa mantentzearekin batera.

IRUDIAK

AÑADIR COMENTARIO

 
 

Los campos marcados con * son obligatorios.

Ayudas y Subvenciones

No existe ninguna actividad disponible.

Cursos de formación
Revista Ardatza Revista Uagalur

Plaza Simón Bolivar, 14 baxu
01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono: 945 260 533
Fax: 945 277 040

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.